XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1. JOSU EZAGUTU TA MAITE NAI DUT

Julen-ek eta Agustin-ek eta Eduardo-k eta Margarite-k, egunero elkar arkitzen dute eta gero, jolastu egiten dira.

Ikastetxera joaten dira eta an irakurri, marraztu, idatzi, eta abestu egiten dute....

Orain Kristau-ikasbidea ikastera joaten dira alkarrekin.

An beste laguntxoak ere egin dituzte.

Aur auek guraso jatorrak dituzte eta seme-alabak, Jainkoa eta Jainkoa-rekiko gauzak ezagutzea nai dute.

Bizitzan bear-bearrezkoena, auxe zala, esan zun Josu-k:
Ezagutu zaitzatela Zu, Aita,
egizko Jainko bakarra,
eta Jesukristo zure bialia
.